m�sica
Buscador

Letra de Zenbait Bertso Xelebre (Erregalia) - Ruper Ordorika

Letra de canci�n de Zenbait Bertso Xelebre (Erregalia) de Ruper Ordorika lyrics

Batzuetan jartzen naiz
etxetik begira
begiak jausten zaizkit
leihotik behera
lurrean salto eginez
kanikak balira
gaua etorri arte
dibertitzen dira.

Ikusmira galduta
asper naizenean
gogoa ipintzen dut
etorkizunean
zer egin behar dudan
euskaldun artean
suizidatzen ez banaiz
datorren urtean.

Estraineko gauza
zeharo alpertu
jatearekin soilik
nor da gaur kontentu?
Asmatu behar ditut
makina bat santu
egutegia festaz
erabat gorritu.

Lagunekin paratu
txokolate jatea
saku-karrerak eta
bidaia handiak
ezagutu nahi ditut
enpatxu-eztiak
Konstantinopla eta
Parisko zubiak.

https://www.coveralia.com/letras/zenbait-bertso-xelebre--erregalia--ruper-ordorika.php
Apaizei sotanak
dizkiet kenduko
itsasontzi piraten
banderak egiteko
tiobibo batetan
denok gara igoko
zintzoak garelako
ez dugu ordainduko.

Musika joko dugu
alde guztietan
batek bonboan eta
besteak tronpetan.
Biluzirik bainatu
ilargi-argitan
maitia bilatuko
dugu ur azpitan.

Biziko gara horrela
hiru ehun bat urtez
banku guztietako
jabetzaren kaltez
sufrimendua eta
negarraren ordez
farra eta farrandaz
historia betez.

Ta horrelakorik inoiz
gerta ez baledi
izan gintezke arrano
batzuetan txori
txit ondo hitz eginez
eskuetan geldi
borreroak baditu
milaka aurpegi.

Letra subida por: An�nimo

Vota esta canci�n:
0/10 ( votos)

Discos en los que aparece esta letra:

La letra de canci�n de Zenbait Bertso Xelebre (Erregalia) de Ruper Ordorika es una transcripci�n de la canci�n original realizada por colaboradores/usuarios de Coveralia.
Ruper Ordorika Zenbait Bertso Xelebre (Erregalia) lyrics is a transcription from the original song made by Coveralia's contributors/users.

�Has encontrado alg�n error en esta p�gina? Env�anos tu correcci�n de la letra