música
Buscador

Letra de Udazken Koloretan - Benito Lertxundi

Letra de canción de Udazken Koloretan de Benito Lertxundi lyrics

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren bizkortasunez
hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.
https://www.coveralia.com/letras/udazken-koloretan-benito-lertxundi.php

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?...
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.

Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.

Letra subida por: Anónimo

Vota esta canción:
10/10 (4 votos)

Discos en los que aparece esta letra:

La letra de canción de Udazken Koloretan de Benito Lertxundi es una transcripción de la canción original realizada por colaboradores/usuarios de Coveralia.
Benito Lertxundi Udazken Koloretan lyrics is a transcription from the original song made by Coveralia's contributors/users.

¿Has encontrado algún error en esta página? Envíanos tu corrección de la letra