música
Buscador

Letra de Bizkaia Maite - Benito Lertxundi

Letra de canción de Bizkaia Maite de Benito Lertxundi lyrics

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua
nere gogoaren ertzatik pasatzen.
Zure usain gozoa, lana,
amodioa, itsasoa,
nere baitan sartzen.
Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna,
zure kantaren fereka,
bihotzean kilika
eta ohiartzunaren haunditasunean
murgilduz joan nintzen
jausika, hegaka.
Bart arratsean
arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan
lotu zinen alai piper eta gatza
sabel emankorra.
https://www.coveralia.com/letras/bizkaia-maite-benito-lertxundi.php
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua.
Olerkari
penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta
zure berba leun,
zure gatzaren bizia,
zure burdinaren goria dira gaur
neretzat aterbe.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua,
lirain, sendo, eder.




Vota esta canción:
10/10 (1 votos)

Discos en los que aparece esta letra:

La letra de canción de Bizkaia Maite de Benito Lertxundi es una transcripción de la canción original realizada por colaboradores/usuarios de Coveralia.
Benito Lertxundi Bizkaia Maite lyrics is a transcription from the original song made by Coveralia's contributors/users.

¿Has encontrado algún error en esta página? Envíanos tu corrección de la letra