Buscador
Cine Coveralia

Video de Hemen Naukazu - Urtz

Letra de Hemen Naukazu - Urtz

Orri zatitxo baten aurrean
ohartu gabe doa denbora
idatzi nahi ez duen arkatza
alboan irrifartsu dudala.
Daukadan onena eman behar
onena jasotzen dudalako
zurekin ezin bada, zu gabe;
zurekin bada, nahiago ...
Hemen naukazu,
agertuko zaren zai
iraganaren orri txuria
betetzeko prest;
zure ahotsa
entzungo nuke nonnahi
belarrira baldin bada ere
xuxurlatuta.
Sinesten ez dutenen mirari
zure eskuetan naukazu sarri;
horrela sentitzen naiz goxoen,
honela egon ninteke beti.
Hemen naukazu,
agertuko zaren zai
iraganaren orri txuria
betetzeko prest;
euria zinen
eta busti egiten nintzen
zure besoetan urtzen zen
izotza nintzen.
Atzo gauean zurekin
egin nuen amets:
euria zinen
eta busti egiten nintzen.

Letra subida por: Anónimo

Discos en los que aparece este video: Lur Gazian Ametsak Ereinez , Azken Eguna Zuzenean , Azken Eguna Zuzenean

Este video de Urtz sobre la canción Hemen Naukazu puede no ser el videoclip oficial, en tal caso puede mostrarse un video relacionado con la canción Hemen Naukazu o bien con Urtz

Zona de usuario

Noticias de Urtz

Últimas acciones

Más acciones