m�sica
Buscador

Letra de Bi Doberman Beltz - Negu Gorriak

Letra de canci�n de Bi Doberman Beltz de Negu Gorriak lyrics

kutxako bulego zentralean
hogeita bederatzi urte dituen
arana jaunaren soilunea
hozten du aire girotuak.
hari musikalari kateaturik
paul mauriaten orkestrak
nirvanaren kanta eskaini dio:
"izpiritu gaztearen usaina dario".
burutik pasatuko zaio,
ateratako azken distortsioa
sistemak irentsi egin duela,
berak ilea galdu
baino bizkorrago.
lana bukatu bezain pronto
amorrua nagusituko da,
kreditoz ordaintzen ari den
etxebizitzako egongelan.
epeka-epeka erosi zuen
hifi kate musikalean
rollins banden poderioa
"isiltasunaren amaiera".
jbl bafleetatik
musikaren ordez,
betortzak erakusten
atera dira bi doberman beltz
bilatzen eta suntsitzen.

bi doberman beltz,
bilatzen eta suntsitzen
bi doberman beltz,
bilatzen eta suntsitzen

lilurapenean henriettari
zu hiltzea eskatuko diozu,
baina berak bizkarra emanda
https://www.coveralia.com/letras/bi-doberman-beltz-negu-gorriak.php
"bilatu eta suntsitu"
leituko duzu
eta tatuaturiko eguzkia
balantza erraldoia bihurtuko da.
alde batean: justizia,
kontrapisuan: egia.
orduan robert de nirok
irrifar bat eskainiko dizu
pelikuletan ez bezala,
errealitatean
izuak ez baitu mugarik

zure masailean koxka sentitzean
konturatuko zara zergatik
dedikatu zion anibal lecterrek
oskar saria bere amari.
hurrengo egunean
kristalez beste aldean
seguro egoteko, atzerapen
mekanismo eta alarma
dispositiboz babesturik dago.
dirua zenbatzean oroituko da,
banku atrakatzaile bat
izan nahi zuela.
laster handiagotuko du
buruaz beste egiten dutenen
zerrenda.

bi doberman beltz,
bilatzen eta suntsitzen
bi doberman beltz,
bilatzen eta suntsitzen
bi doberman beltz.


Letra subida por: skull

Vota esta canci�n:
0/10 ( votos)

Discos en los que aparece esta letra:

La letra de canci�n de Bi Doberman Beltz de Negu Gorriak es una transcripci�n de la canci�n original realizada por colaboradores/usuarios de Coveralia.
Negu Gorriak Bi Doberman Beltz lyrics is a transcription from the original song made by Coveralia's contributors/users.

�Has encontrado alg�n error en esta p�gina? Env�anos tu correcci�n de la letra