Buscador
Cine Coveralia

Letra de Aldeak - Betagarri

Guzti bat erdibitzeaz hasi
bi parte ateratzen dira
eta alde bat geratzen da beti
bestearen kontrakoan
badakigu ezberdinak direla
eta ez dute berdin izan behar
hori da normalean aldeak
ezberdintzen dituena
alde txarraren alde txarrena
besteek baztertutakoa
azken bukaeraren azkena
arazoaren gakoa
itzalaren alde ilunean
lerro guztien bestaldean
beti bakarrik egon direnak
izatera ohituak gara
besteak gara gu, egin kontu
haiek gara, urrun daudenak
inor ez gara gu, egin kontu
beraientzat ez direnak
badakigu ezberdinak garela
eta ez dugu nahi berdinak izan
gu hementxe hau geurea dela
suertatu zaigun aldea
baina kasu guztietan bezala
sakonean begiratzean
alde honetatik ikusten bada
zuek zaudete bestean

Letra subida por: Anónimo

Discos en los que aparece esta letra: Arnasa Hartu

La letra de canción de Aldeak de Betagarri es una transcripción de la canción original realizada por colaboradores/usuarios de Coveralia. Aldeak Betagarri lyrics.

Acordes de Aldeak

¿Has encontrado algún error en esta página? Envíanos tu corrección de la letra

Zona de usuario

Noticias de Betagarri